Maiatzaren 17an ospatu zen Bilboko Elkarte Filarmonikoan Emakumeen Abesbatzen ‘María Luisa Ozaita’ VI. Jaialdia. Bizkaiko kultur agendako ezinbesteko hitzordu bihurtu den topaketa berezia da, emakumeen ahotsak protagonista.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sailak antolatua, Emakumeak estrategiaren bidez, jaialdiak emakumeen talentua nabarmendu zuen abesbatza munduan, eta musika sortzaren arloan berdintasuna aldarrikatu zuen.
-150 emakume abeslari
-5 emakumeen abesbatza
-3 emakume zuzendari, 2 gizon zuzendari eta 3 musikari
-Herritar guztientzat irekita egon den abesbatza tailerra
-Eta doako sarrera izan duen amaierako kontzertu handia
Musika ospatzeaz gain, aniztasunaren, ahalduntzearen eta gizarte-eraldaketaren aldeko espazioa ere izan zen. María Luisa Ozaita bezalako konpositoreen ondarea gogora ekarri zen, haien indar eta artearekin bidea ireki baitzuten.
Eskerrik asko jaialdi hau posible egin duzuen guztioi.