AGENDA

AGENDA

Datozen jarduerak

Ez da kasualitatea

Ez da kasualitatea, ekainaren 11n, Bilboko Kafe Antzokian izango den bertso saio musikatua da.

2009tik ehundaka Ez da kasualitatea egin dira Euskal Herriko plazetan, hamarnaka emakume bertsolarik kantatu dute haietan eta erreferentziazko emanaldi bilakatu dira bertsozale, bertsolari eta gai-jartzaile feministen artean.

Ez da kasualitatea bat-bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileak proposaturiko gaiei buruz.

Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira beti. Umorea, jolasa, gogoeta, bertsolari feministen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa da.

Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Irune Basagoiti eta Aissa Intxausti
Data: 2025eko ekainaren 11, asteazkena
Ordua: 19:00ak
Lekua: Kafe Antzokia (Bilbo)

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.