
Omenaldia egin nahi diegu gizateria aurrera ateratzen jardun duten emakume, ama, amona, alaba, izeba eta zaintzaile horiei guztiei, eta haien lanari balioa eman, aitortu eta txalotu nahi diogu. Campos Eliseos Antzokian izango da ekitaldia, Gurutze Beitiak gidatuta eta Azul Tejerina eta Leire Ucha izango dira bertan. Baina benetako protagonistak, Bizkaiko emakume guztien erakusgarri diren emakume miresgarri batzuk izango dira. Emozioz eta esker onez beteriko ekitaldia.
DATA: 2022ko abenduaren 21
ORDUA: 18:30
LEKUA: Campos Eliseos Antzokia. Bilbo.
Sarrera doan. Aldez aurretik izena eman behar da.