
TOWANDA REBELSen eskutik SEX TOY, LA REBELIÓN DE LAS MUÑECAS ikuspegi feminista batetik egindako antzerki-lana: emakumeek idatzia, zuzendua, ekoitzia eta banatua.
SEX TOY, LA REBELIÓN DE LAS MUÑECAS antzerki-proposamen honen premisa da emakumeak gaur egungo gizarteetan duen egoera ikusaraztea eta salatzea. Indibidualtasunetik abiatzen da, norberaren esperientziatik hazteko eta kolektiborantz jotzeko. Proposamen honek mugimendu feminista gero eta indartsuago batek mahai gainean jarri eta aldatzeko borrokatzen ari den gai berberetara jotzen du.
Emakumea objektu estetiko eta sexual huts gisa hartzen dela da antzerkiaren ardatz nagusia, eta bortxaketaren kulturan, pornografian, prostituzioan eta emakumeen sozializazioan ere sakontzen da.
Sex Toyri bizia ematen dioten artistak hauek dira: Isadora Söderström, Alice Pertuz, Margarita Hardessen, Zua Mendez eta Teresa Lozano. Ikuskizunaren zuzendaritza Áurea Martínez Fresnok sinatzen du.
DATA: 2022ko azaroaren 17
ORDUA: 18.30
LEKUA: Campos Eliseos Antzokia
Sarrera doan. Aldez aurretik inskribatu behar da.