Datorren maiatzean “Maria Luisa Ozaita” Emakumeen Abesbatzen VI. Jaialdia ospatuko dugu Emakumeak ekimenaren baitan. Jaialdiaren izena emakumeek egindako musikaren hedapenaren aitzindari batena da.

Data: 2025eko maiatzaren 17a
Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa (Marqués del Puerto, 2, Bilbao)

Jardunaldiak bi zati izango ditu: goizez tailerra eta arratsaldez kontzertua.

Hilaren 17ko goizean:

  • Hitzaldi-solasaldia arratsaldeko kontzertuan abesbatzak gidatuko dituzten zuzendariekin. Emakumeen
    abesbatzen berezitasunei buruz eztabaidatuko da: partiturak, aukerak, ahalduntzeko espazioak eta
    abar. Hitzaldi horretan, gurekin egon nahi duten eta beren esperientziak partekatu nahi dituzten gizon
    eta emakume guztiek parte hartu ahal izango dute.
  • Eva Ugalderen zuzendaritzapean, haren lanetako bat prestatzea parte hartu nahi duten
    emakumeekin. Obra arratsaldeko kontzertuan interpretatuko da.

Hilaren 17ko arratsaldean. Kontzertua:

  • Eva Ugalderen obra bat interpretatzeko goizeko lantegian sortutako abesbatza.
  • Emakume ijitoen abesbatza feminista, Gure Golé-Bilbo
  • Cantus Mulier-abesbatza- Asturias
  • Zamudioko Kamara Korala. Zamudio
  • Zirzila Ahots Taldea- Basauri
  • Hots Abesbatza. Oñati

Eguna hurbiltzen denean kontzerturako izen-ematea irekiko dugu, baina hemendik aurrera goizeko tailerrean izena ematera gonbidatzen zaituztegu ” Escucho tu voz cantar ” obraren interpretazioan parte hartu nahi duzuen emakumeok. Obra honek Josune Lópezen letra eta Eva Ugalderen musika ditu eta Eva Ugalde beraren zuzendaritzapean interpretatuko da.

Hurrengo estekan eman dezakezue izena eta zuekin harremanetan jarriko gara partitura eta zuen ahotsaren
artxiboak helarazteko.
“Maria Luisa Ozaita” VI. JAIALDIA – VI Festival “Maria Luisa Ozaita”