EMAKUMEAK elkarteak antolatutako ‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ foroa, El Correorekin batera, joan den irailaren 16an egin zen Guggenheim Bilbao Museoan, emakumeek espazio publikoetara eta botere-guneetara sartzeko dituzten zailtasunen inguruan.

‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ jardunaldian Laura Freixas idazleak, María Arana arkitektoak eta María José Villa historialariak parte hartu dute. Jardunaldiaren xedea emakumeen protagonismoa aldarrikatzea eta kontakizun tradizionalak protagonismo hori etengabe ezkutatu duela salatzea izan da.

‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ Foroak euren jardueretan protagonista izan arren kontakizun  tradizionalak ikusezin bihurtu dituen emakumeen adibideak eta erreferenteak erakutsi ditu. Era berean, Jardunaldian kulturaren, hirigintzaren, historiaren, zientziaren eta teknologiaren alorretan emakumeak egiten ari diren ekimenak zabaldu dira.

EKITALDIAREN BIDEO OSOA

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia