2022ko abenduraren 26tik 2023ko urtarrilaren 29 arte “Sexismoa publizitatean” erakusketa antolatu da. Bertan publizitateak emakumeak bere helburu estrategikoetarako erabili eta publizitate-iragarki askoren ardatz bihurtzen ditu; gainera, emakumeen sexualitatea gai nagusi bezala aurkezten du. Hori dela eta, publizitateak emakumeen irudi partziala eta baldintzatua aurkezten digu, eredu hori benetakoa edo desiragarria balitz bezala.
Pablo Vidal Vanaclocharen ikerketa-lanari esker, erakusketa honetan azaltzen diren adibideetan ikus daiteke publizitate sexista ez dela bakarrik iraganeko kontu bat, eta gaur egun adierazpide berriak hartzen dituela.