EMAKUMEAK kongresuaren bigarren jardunaldiaren laburpena. Segolene Royal Frantziako ministro ohiaren eta Poitou-Charentesko Kontseilu Erregionaleko lehendakariaren hitzaldia izan zen gai nagusia. Ondoren, Ekonomia, Zainketa eta Bretxei buruzko hitzaldia egin zen, eta Cecilia Castañok, María Ángeles Duránek eta Iñaki García Mazak hartu zuten parte, Almudena Cacho dinamizatzailearekin batera.
Arratsaldean, komunikabideak eta berdintasuna izan ziren landu beharreko gaiak, África Baeta, Rosa María Calaf eta Paloma del Río kazetariekin elkarrizketa batean, Teresa Aguiló dinamizatzaile lanetan.
EMAKUMEAK Kongresuaren bigarren eguna amaitzeko, ‘Suz idazten’ dokumentala proiektatu zen.