• Asteazkenean Ségolène Royal izango da, ostegunean Fawzia Koofi, eta ostiralean Ana Peláez.
  • Halaber, honako hauek hartuko dute parte: Sindy Takanashi, Cecilia Castaño, María Ángeles Durán, Rosa María Calaf, Paloma del Río, Ana de Miguel, Mabel Lozano, Nuria Varela, Onintza Enbeita, Elena Arzak, Christina Rosenvinge eta Izaro.
  • Edukiera joan den astean bete zen. · Webgunea: www.emakumeak.eus.
  • Kongresuak udan hasita garatu den jardueren agenda izan du.
  • Laespada: “Eskubide berberak aldarrikatzen ditugun era askotako emakumeak”.

Bilbo, 2023ko urtarrilak 17.- Emakumeak kongresua astearte arratsalde honetan inauguratu da eta bihar hiru egun eta erdiko jarduerari ekingo dio berriro, emakumeen ikusgarritasuna eta berdintasunaren aldeko borroka feminista aldarrikatzeko, proposamenez betetako agenda batekin. Kongresuak edukiera joan den astean osatu zuen.

Kongresuan hainbat erreferente izango dira, hala nola Frantziako ministro ohi eta Piotu-Charenteseko Eskualde Kontseiluko egungo presidentea, Ségolène Royal (asteazkena); Fawzia Koofi, politikari eta ekintzaile afganiarra (osteguna); edo Ana Peláez, Emakumearen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Nazio Batuen Batzordeko presidenteordea (ostirala).

Era berean beste figura batzuek hartuko dute parte, besteak beste: Cecilia Castaño, Zientzia Politikoetako doktorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna; Ana de Miguel, Filosofia Moraleko irakaslea; María Ángeles Durán, Soziologiako katedraduna eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikerketa-irakaslea; Sindy Takanashi, komunikatzailea eta dibulgatzailea; Rosa María Calaf eta Paloma del Río kazetariak; Mabel Lozano, zinema zuzendaria; Nuria Varela, idazlea; Ane Legarreta, orkestra zuzendaria; Onintza Enbeita, bertsolaria; Elena Arzark, sukaldaria; edo Izaro eta Christina Rosenvinge abeslariak.

Emakumeak kongresua ostiralera arte, urtarrilak 20, garatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Egun horietako programari eta agendari buruzko informazio guztia www.emakumeak.eus webgunean kontsulta daiteke.

Kongresuaren inaugurazioan Teresa Laespadak Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, bere sumindura agertu du urte amaieran Bizkaian izandako azken hilketa matxistagatik. Era berean “betikotzen diren genero-etenaren aurkako borroka” aldarrikatu du, baita “kristalezko sabaiak edo zoru itsaskorrak ere. Batzuetan, ikusezinak dira. Ikusezin bihurtzen gaituzte beti”, gaineratu du.

Bere ustez emakumeek “ikusgarritasuna eta botere-guneak lortu behar dituzte. Gizateriaren erdia gara. Ez gara identitate bat, ez gara kolektibo bat. Baina ez daukagu ikusgarritasunaren, ardura-karguen, sari artistikoen erdia, desberdintasun handiak pairatzen jarraitzen dugulako”, azaldu du.

Laespadak ziurtatu duenez, kongresua “Bizkaiko emakumeok agenda feministaz, ekonomian bezala aurrera egitea tokatzen zaigun espazioez, garaien banaketaz edo konkistatzeko geratzen zaizkigun askatasun-espazioez hausnartzeko protagonismo osoa izango duen topaketa da. Gizarte osoari irekita dagoen hitzordua, baita gizonei ere. Baina emakumeen protagonismoarekin”.

Diputatuak azaldu duenez, berdintasuna “demokraziaren kalitateari lotuta dagoen kontua da, eta ongizatea pertsona guztientzat izango dela bermatzen duena, eta ez biztanleriaren erdiarentzat”. Ildo horretatik, berriz errepikatu du “feminismoa, agenda, gizarte-mugimendua eta teoria politikoa dena, emakumeok bigarren mailako herritarrak garen mundu-ikuskera horren erantzuna dela. Feminismoa emakumeen bizitzaren eta gorputzen esplotazioan oinarritu den gizarte patriarkal horri emandako erantzuna da”.

KONTZERTUA

Kongresuaren hasieran Bizkaiko emakumeen argazki erakusketa bat aurkeztu da, baita Emakumeen ESAS orkestraren eta Luberrri Xuri Abesbatza eta Vocalia

Taldearen kontzertua ere. Orkestraren kasuan kide guztiak eta zuzendaria bera emakumeak izan dira.

Emakumeak kongresuak erakusketa-gune bat du, baita adingabeak zaintzeko gune bat eta liburu-denda bat ere.

Kongresu hau burutu aurretik hainbat jarduera antolatu dira, iazko udan hasita: zinema, antzerkia, jardunaldiak, erakusketak, kaleko artea, bertsolariak, kirola, musika eta bazkari herrikoiak.