Marian López Cao: ‘Frida Kahlo eta Diego Rivera’ (2024/02/29)

Frida Kahlo eta Diego Rivera

Hitzaldi honetan, sormenaren ikuspegi sistemikotik, Frida Kahloren lanari helduko diogu, artisten, gizon eta emakume, harreman pertsonalek garapen sortzailea nola babesten edo zailtzen duten azpimarratuz. Kasu honetan testuingurua, nortasunaren garapena, erlazioan parte hartzen duten bi figuren laguntzak eta zailtasunak aztertuko ditugu, Mexikorentzat garrantzi handia izan zuen testuinguru politiko batean eta garatzen ari zen esparru artistiko batean: muralismoa eta surrealismoa.

Marián López Fdz. Cao

Marian López Fdz. Cao Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko katedraduna da. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuko (2007-2011) zuzendaria izan da, eta Asociación Mujeres en las Artes Visuales  MAV Elkarteko presidentea (2012-2017). Gaur egun, EARTDI 941035 “Aplicaciones del Arte en la Inclusión Social” ikerketa-talde finkatuko zuzendaria da. European Consortium of Arts Therapies Education erakundeko presidenteordea da 2017tik. Estatu Iberoamerikarren Erakundeko (OEI) Kultura Kontseiluko kidea da. Hainbat sari jaso ditu, horien artean ikertzaile onenarena, MAV Elkartetik; “Aliatu onena” Asociación Blanco, Negro, Magenta elkartetik; komunikazio zientifiko onena Arteterapian, Ana Serrano Navarrorekin batera, ATE elkartetik; Teknologia eta Ezagutzako Lehen Transferentzia Saria Gizarte Zientzietan eta Humanitateetan, Ignacio Moreno Segarrarekin batera; Andaluziako Juntaren Rosa Regás saria, hezkidetzako izaera duten hezkuntza-materialengatik.

Besteak beste honako lan hauek argitaratu ditu: Para qué el arte: reflexiones sobre el arte y la educación en tiempos de crisis (2015), El protagonismo de las mujeres en los museos (2012); Mulier me fecit: hacia un anàlisis feminista del arte y su educación (2011); Imagen, ausencia e identidad (2011), Arteterapia (2006), Creación y posibilidad (2006), Pintando el mundo: diccionario de pintoras españolas y latinoamericanas (2001).


BESTE DATU INTERESGARRI

  • Noiz: 2024ko Otsailaren 29
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Bizkaia Aretoa – Pio Baroja (Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo, Bizkaia)

Hitzaldi hau ‘Genios y genias’ zikloaren parte da

“Munduaren historia gizon handien biografia besterik ez da”, idatzi zuen Thomas Carlyle filosofoak (1795-1881). Nahiz eta teoria hau Carlylek berak formulatu eta 1841ean argitaratutako eragin handiko saiakera batean garatu, egia esan, gizon handiaren ideia, jeinuarena, historiaren (artearen eta gainerako guztiaren) sortzaile eta protagonista gisa, XVI. mendean bertan sortu eta gaur egunera arte hedatzen jarraitzen du.

Baina zergatik jeinuak beti sexu maskulinokoak izan dira? Zer gertatu da euren ondoan zeuden emakumeekin? Gizon handien emazteak izan al ziren denak? Eta, hala izanda, zergatik ez berez emakume handiak?

Ziklo honetan galdera honi bi erantzun ematen saiatuko gara. Bata, globala, lehen hitzaldian (¿Dónde están las genias?); bestea, sortzaile bikote batzuen kasu zehatzak aztertuz pintura, fisika eta komikia bezalako eremu hain desberdinetan.

  • Izena emateko azken eguna : 29-02-2024 2:00 pm

Sarrera guztiak salduta!

Beste ekitaldi batzuk

© Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia