Artea eta Feminismoa (2023/12/12)
DESKRIBAPENA
Artearen eta Feminismoaren arteko harremanari buruzko jardunaldia. Bertan, emakumeek artearen arloan eta artearen erakundeetan egiten duten lana aintzat hartzeko eta balioesteko lanari aurre egin behar dioten estrategiei buruzko txosten espezializatuak aurkeztuko dira. Arazo historiko eta estruktural bati buruzko gogoeta egitera gonbidatzen duen hitzordu bat, eremu horretako artistek, teorikoek eta kudeatzaileek egindako ekarpenen bidez.
Aldez aurretik izena eman behar da.
BESTELAKO DATU INTERESGARRIAK
- Noiz: Abenduaren 12an
- Ordua: 09:30ean.
- Tokia: Guggheneim Bilbao Museoa (Abandoibarra etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia)
PROGRAMA
9:30ean. Ateak irekitzea.
10:00etan. Aurkezpen instituzionala: Teresa Laespada. Ahaldun Nagusiordea eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua.
10:15etik 10:45era. Nazioartekotik Tokian Tokikora eta Tokian Tokikotik Nazioartekora. Artearen eremuko estrategia feministak. Xabier Arakistain Ecenarro, arte-komisarioa.
10:45etik 11:15era. “Esto es muy bueno. No podrías saber que lo ha hecho una mujer”. Lucía Agirre López, Guggenheim Bilbao Museoko komisarioa.
11:15etik 11:45era. Kafe-etenaldia.
11:45etik 12:15era. Kanona berrikusten: artistak Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman. Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzailea.
12:15etik 12:45era. Eraikitzen ari den bilduma batean ikuspegi feminista ezartzea. Kike Martínez Goikoetxea eta Ixone Ezponda, ARTIUM Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko bildumen atalekoak.
12:45etik 13:15era. Ikuspegi feministatik: artearen alorrean egiteke dauden erronkak. Xabier Arakistain Ecenarro, arte-komisarioa, eta Lourdes Méndez Pérez, antroplogia sozialeko katedraduna, bien arteko elkarrizketa.
13:15etik-13:30era. Galderen txanda eta jardunaldiaren amaiera.