Ez da kasualitatea, azaroaren 30ean asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian izango den bertso saio musikatua da.

2009tik ehundaka Ez da kasualitatea egin dira Euskal Herriko plazetan, hamarnaka emakume bertsolarik kantatu dute haietan eta erreferentziazko emanaldi bilakatu dira bertsozale, bertsolari eta gai-jartzaile feministen artean.

Ez da kasualitatea bat-bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileak proposaturiko gaiei buruz.

Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira beti. Umorea, jolasa, gogoeta, bertsolari feministen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

BERTSOLARITZA

Ez da kasualitatea

Bertsolariak: Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza

Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia

Musikariak: Gari Otamendi y Ixak Arruti


DATA: 2022ko azaroaren 30a

ORDUA: 20:00

LEKUA: Kafe Antzokia (Bilbo)


Sarrera doan, edukiera bete arte.


ANTOLATZAILEA: Lanku eta Bizkaiko Foru Aldundia

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia