Emakumeek ez dituzte izan (eta oraindik ere ez dituzte) gizonek adina aukera lanbide zientifiko bat garatzeko, ezta horretan aurrera egiteko ere.
Historian zehar, zientzia ia eremu maskulino gisa identifikatu da. Hala eta guztiz ere, emakumeak beti egon dira presente garapen zientifikoan, baina ikusezinak izan dira eta haien ekarpenak ezkutatu egin dira.

UPV-EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia blogak eta Logos Elkarteak landutako edukien bidez, Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa  eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak “Emakumea zientzian” izenburuarekin bultzatutako erakusketaren helburu nagusia zientzia eta teknologian diharduten emakume askok egin dutena erakustea da.

Erakusketa honek historiarekiko zorra kitatu eta berdintasunezko etorkizuna eraikitzen lagunduko duten erreferenteak ikusarazi nahi ditu.

ERAKUSKETA

Emakumeak eta Zientzia

DATA: 2022ko azaroaren 22tik abenduaren 21era

ORDUA:

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:30era.
  • Igandea: 10:00etatik 14:00etara.

EGUNA: c/ Mitxel Lagaberie, 2 (Alde Zaharra. Bilbo)


Sarrera libre

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia