Emakumeen eskubideen eta Konstituzioan duten tratamenduaren arloko gai juridikoen inguruko hausnarketa-jardunaldia.

Jardunaldi horretan, berdintasunaren kontzeptua eta Zuzenbidearen interpretazioa eta aplikazioa landuko dira, ikuspegi feministatik. Gainera, Salamancako Unibertsitateak argitaratutako Manual De Derecho Constitucional desde la Perspectiva de Género (1. eta 2. liburukiak) liburua aurkeztuko da; bertan, gogoeta egiten da emakumeen eskubideen arloan Konstituzioan behar bezala ebatzita ez dauden gai juridikoei buruz.

Jardunaldian honako hauek hartuko dute parte: Mercedes Iglesias, Arantza Campos, Asun Ventura Franch eta Concepción Torres.

JARDUNALDIA

Konstituzio-zuzenbidea genero ikuspegitik: Ezagutzaren transferentzia eta aplikazioa

EGUNA: 2022ko abenduaren 13a

ORDUA: 09:00

LEKUA: Ellacuria aretoa. Deustuko Unibertsitateko liburutegia.


Sarrera librea, leku-kopurua bete arte

PROGRAMA

09:00. Inaugurazioa: Aurkezpen instituzionala Patricia Campelo. Berdintasunerako zuzendari nagusia

09:30. Manual de Derecho Constitucional desde la Perspectiva de Género liburuaren aurkezpena. Mercedes Iglesias, liburuaren koordinatzailea eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea; Arantza Campos, EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Masterreko zuzendarikidea.

10:00. Hitzaldia: Genero-ikuspegia Konstituzio Zuzenbidearen azterketan eta analisian. Asun Ventura Franch, Castellóko Jaume I.a Unibertsitatea.

11:00. Atsedenaldia.

11:30. Txostena: Zuzenbidearen interpretazioa eta aplikazioa genero feministaren ikuspegitik. Concepción Torres, Alacanteko Unibertsitatea eta operadore juridikoa.

13:00-14:00. Elkarrizketa Mercedes IglesiasArantza CamposAsun Ventura Franch eta Concepción Torres hizlariekin.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia