ANE LEGARRETA MENDEZ

Orkestra Zuzendaria

Ane Legarreta Mendez 2022an, zuzendari laguntzaile gisa debuta egin zuen OLBEn, I Puritani eta Anna Bolena bezalako tituluekin. Bertan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin lan egin du, Giacomo Sagripanti eta Jordi Bernacer opera zuzendariekin elkarlanean. Urte honetan ere EGOko zuzendari asistente izendatu dute, Euskadiko Gazte Orkestran.

Momentuan opera zuzendaritzako espezializazio masterra ikaster ari da Musici di Parman, Italian. Orkestra Zuzendaritzako ikasketak Musikenen amaitu zituen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, azken nota bikainekin. Madrilen, Katarina Gurska zentroan, zuzendaritza sinfoniko, instrumental eta bokaleko masterra egina du. Euskadi Irratiak maiz gonbidatzen du orkestra-zuzendaritza eta musika klasikoari buruzko solasaldietan kolaboratzera.

Robert Trevinoren ikaslea da, Euskadiko Orkestrako zuzendaria. 2022ko apirilean, Kairoko Orkestra Sinfonikoaren lehen nazioarteko zuzendaritza-lehiaketan parte hartu zuen, eta Dvoraken biolontxelorako kontzertua eta Beethovenen biolinerako kontzertua zuzentzeko hautatu zuen orkestrak. ESAS sarearen sortzailea da, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea, Natalia Sánchez eta Nekane Díazekin batera. Gaur egun Getxoko bandako eta Zumarragako bandako zuzendari titularra da. Galdakoko bandako zuzendaria izan da eta Errenteriako banda zuzentzera gonbidatua izan da, beste batzuen artean. Gasteizko Crescendo Abesbatzako zuzendaria izan da, eta baita Bilboko Ganbera Orkestra eta Abesbatzako zuzendaria ere.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia