BASILIO ASTULEZ

Leioako Udal Kontserbatorioko Koru Kantuko irakaslea eta Leioa Kantika Korala Umeen Abesbatzaren sortzailea

Basilio Astulez Leioako Udal Kontserbatorioko Koru Kantuko irakaslea da eta Leioa Kantika Korala Umeen Abesbatzaren sortzailea 2001ean, La Kantoria emakumeen gazte abesbatzaren sortzailea 2005ean eta SJB talde mistoaren sortzailea 2007an. Abesbatza eskola gazte honek 7 eta 35 urte bitarteko 150 abeslari baino gehiago biltzen ditu, eta dagoeneko sari ugari jaso ditu Espainiako eta Europako lehiaketetan.

2000. urtean Vocalia Taldea sortu zuen, eta 20 sari baino gehiago jaso zituen nazioarteko zirkuituko abesbatzen lehiaketa nagusietan.

Talde horien buru izanik 10 disko-grabazio eta nazioarteko bira ugari egin ditu Europan eta Amerikan, eta bakarlari, orkestra, zuzendari eta talde garrantzitsuekin kolaboratu du.

2008an zuzendaritza onenaren sari berezia jaso zuen Goriziako (Italia) C. A. Seguizzi Nazioarteko 47. Lehiaketan, Leioa Kantika Koralaren zuzendaritzan egindako lanagatik.

2009an zuzendaritza onenaren sari berezia ere jaso zuen Frantziako Florilège Vocal de Tours-en 38. edizioan, Vocalia Taldearen zuzendaritzan egindako lanagatik.

Gaur egun herrialdeko hezkuntza erakunde, unibertsitate eta hainbat abesbatza federaziotarako Koru Zuzendaritzako irakaslea da, eta askotan deitzen dute lehiaketetan epaimahaikide izateko eta Europan, Amerikan eta Asian abesbatzen kantuari buruzko ikastaroak eta mintegiak eskaintzeko. 2018tik Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko koru zuzendaritzako irakaslea ere bada.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia