JUNKAL GUERRERO LANGARA

Orkestra eta Luberri Abesbatza abesbatza mistoaren zuzendaria

Junkal Guerrero Langara Orkestra eta Luberri Abesbatza abesbatza mistoaren zuzendaria da. Andoainen jaio zen, Gipuzkoan, eta han hasi zituen musika ikasketak, Begoña Tolaretxipirekin.

Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan sartu zen Mercedes Medina eta Maruxa Llorenterekin piano-ikasketak jarraitzeko. Zentro berean goi-mailako bost titulazio lortu zituen, kalifikazio onenekin: Solfeoa, Pianoa, Klabezina, Musika Pedagogia eta Abesbatzen Zuzendaritza, Miguel Amanteguirekin.

Hamaika urtez Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako zuzendaria eta irakaslea izan ondoren, 1999an Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustroan sartu zen, eta 2006an behin betiko plaza lortu zuen oposizio bidez piano espezialitatean.

Irakaskuntza-lana eta arte-jarduera bizia uztartzen ditu, hainbat talde osatuz, lagunduz eta zuzenduz. 1995etik 2007ra Javier Bustoren zuzendaritzapean KCKko kide gisa bizitako esperientziak aztarna paregabea utzi du bere formazio eta ibilbide koralean.

Beasaingo Loinatz abesbatzako zuzendaria izan da 2012tik 2017ra. Talde honekin bere azken ekoizpenaren zati bat estreinatu du eta CD bat argitaratu du, «Loinatz abesbatza- Junkal Guerrero». 2014an zuzendari gonbidatua izan zen Zumarragako Antiguako Abesbatza Lehiaketan.

Gaur egun Luberri Abesbatza Mistoa zuzentzen du eta Kup Taldean abesten du, Gabriel Baltésen zuzendaritzapean.

Lehiaketetan (Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketa, SGAEko Konpositore Gazteen Lehiaketa, Abesbatzen Sari Nagusia,…) epaimahaikide izaten da sarri. Eta ikastaro asko ematen ditu: Euskal Herriko Abesbatzen Federazioa, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa, Nafarroako Abesbatzen Federazioa, Iparraldeko Abesbatzen Federazioa, Madrilgo Agrupacoros, Hezkuntza Ministerioa,…

Hainbat ekitaldi, omenaldi eta abesbatzen proiektutarako abesbatzetarako pizek sortzeko enkarguak jasotzen ditu. Bere lanak nazioarteko jaialdi eta lehiaketa askotan interpretatzen dira.

Bere lanetatik bost, Bi bihotz, Kalera gazteak, Non degu, non?, Eguzki printzak eta Errota, derrigorrezko obrak izan dira Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan.

2020an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren mendeko Arteen eta Kulturaren Foru Kontseiluan sartu zen, kontsulta-organo horretako osoko kide moduan.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia