MIGUEL LORENTE
Granadako Unibertsitatean Lege eta Auzitegiko Medikuntzako irakaslea
Miguel Lorente Granadako Unibertsitatean Lege eta Auzitegiko Medikuntzako irakaslea da. Bere lanbide-esperientzia luzearen zati handi bat indarkeria matxista ikertzen eta nola funtzionatzen duen aztertzen eman du. Bere ahotsa ohikoa da hedabideetan eta bere ezagutzari esker, Gobernuan 2008tik 2011ra genero-indarkeriaren aurkako ordezkari izan zen.
Hainbat argitalpen idatzi ditu emakumeenganako indarkeriaren, bioetikaren eta DNAren analisiaren gainean.