NURIA VARELA

Espainiar idazlea eta kazetaria

Informazio Zientzietan lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean; Generoari buruzko Diziplina arteko Ikasketen Masterra, eta Generoari eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Politikei buruzko Masterra. 2017an, cum laude doktoratu zen, emakumeen aurkako indarkerian oinarritutako tesi batekin. Berriemaile jardun zuen Panorama, Interviú eta Tiempo astekarietan (1989-2008), eta gatazka armatuetan eta iheslarien krisian espezializatu zen. Besteak beste, honako hauen berri eman du: Irakeko Gerra, talibanen mendeko Afganistana, Bosniako Gerra, Sarajevoko setioa, Errusiako estatu-kolpea, Chiapasko Actealgo sarraskia (Mexiko), Ukrainako Iraultza Laranja, Libiako egoera edo Ciudad Juárezko feminizidioak. Iheslari-esparruen errealitatea ere sakon landu du: bosniarrak Kroazian, afganiarrak Pakistanen, palestinarrak Jordanian eta Saharako kanpamentuetako bizimodua.

Komunikazio, Berdintasun Politika, Teoria Feministaren Historia eta Genero Indarkeriaren arloko graduondoko unibertsitate-programetan irakaslea, eta Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Unibertsitate Institutuko ohorezko laguntzailea. Liburu hauen egilea da: Íbamos a ser reinas. Mentiras y complicidades que sustentan la violencia contra las mujeres (2002), Feminismo para principiantes (2005), La voz ignorada. Ana Orantes y el fin de la impunidad (2012), Cansadas. Una reacción feminista frente a la nueva misoginia (2017), Feminismo para principiantes ilustrado (2018), Feminismo 4.0 La cuarta ola (2019), Violencia de género en hijas e hijos de maltratadores: la perpetuación de la violencia (2021).

Gainera, liburu kolektibo hauetan hartu du parte: Wollstonecraft. Hijas del horizonte (2015), El Atlas de las mujeres en el mundo. Las luchas históricas y los desafíos actuales del feminismo (2019) eta Breve diccionario de feminismo (2020). Erakundeen eremuan, Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioaren Kabineteko lehenengo zuzendaria izan zen, 2008an. Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Gobernuko Berdintasunerako zuzendari nagusia da.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia