ROSA MARÍA CALAF

Espainiako kazetaria

Rosa María Calaf Espainiako kazetaria da, eta, batez ere, Estatu Batuetan, Moskun, Buenos Airesen edo Asia-Pazifikoan RTVEko korrespontsal gisa egindako lana dela eta ezagutzen zaio. 1982-83an TV3 erkidegoko telebista sortu zuen, Alfons Quintá kazetariarekin batera.

2008. urtean Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean Honoris Causa Doktore izendatu zuten; 2010. urtean, berriz, Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean.

Bere hiru hamarkadatik gorako lanbide-esperientzian 160 herrialdetan baino gehiagotan egon da, mikrofonoa eskuan hartuta berrien bila.

EMAKUMEAK Izan Ser To be

© Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila - Departamento Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad | Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia