Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.
EMAKUMEAK
#EMAKUMEAK Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako apustua da. BFAren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu eta garatu duen estrategia da, emakumeak espazio publikoetan eta botere-guneetan egon daitezela aldarrikatzeko, bai eta haien eskubideak eta askatasunak ere, historian zehar ikusezin bihurtu den garrantzi sozial, politiko eta ekonomiko guztia ahaztu barik.
#EMAKUMEAK 2022tik aurrera egiten ari diren eta gaur egun ere jarraitzen duten hainbat jarduera, topaketa eta jardunaldi dituen estrategia da, horien artean azpimarratzekoa da 2023ko urtarrilean egin zen Emakumeak I. Biltzarra. Benetako berdintasunerako bideak aurrera jarraitzen du. Eta oraindik ere elkarguneak, lan partekatua eta ikusgarritasuna behar izaten jarraitzen dugu. #EMAKUMEAK ere behar izaten jarraitzen dugu.
Emakumeok gure eskubideen eta askatasunen alde egin dugun bideak mendeetako historia du; aurrerapen askorekin eta atzerapauso batzuekin. Gaurko emakumeok beste emakume horien guztien, feminista handien, borrokalari ausarten ahaleginen eta borrokaren oinordekoak gara, baina baita gu baino lehen honaino ekarri gaituen bide honetan urratsak eman zituzten gure amen, gure amonen… oinordekoak ere.
Ezer ez dago amaituta. Ezer ez da modu ezeztaezinean lortu.