AGENDA

AGENDA

Datozen jarduerak

Concha Méndez eta Luis Buñuel, Mercedes Gómez Blesaren eskutik

Urriaren 13an, 18:00etan
Deustuko IIBZ Liburutegiko Ataria

Concha Méndez eta Luis Buñuelen arteko harremana 20ko hamarkadan hasi zen, orduko ohiturekin hautsi nahi zuen modernitaterako eta abenturarako grina zuten bi izaerak batu zirenean. Maitasunezko harreman sutsua izan zuten zazpi urtez, baina eragin nabarmena izan zuten garai hartako gizarte- nahiz familia-aurreiritziek, bai eta gizonen eta emakumeen askatasunari dagokionez zegoen desberdintasunak ere. Haien ibilbideak azkenean banatu baziren ere, Espainiako kulturaren une errepikaezin baten ikur dira biak: belaunaldi bat bizitza artelan bihurtu zitekeela eta zinema promes horren irudikapenik biziena zela ohartu zeneko unea, alegia.

Hizlari:

Mercedes Gómez-Blesa 

Mercedes Gómez-Blesa Filosofian doktorea eta saiakera-idazlea da. Zilarrezko Aroko artisten, idazleen eta saiakera-idazleen lanak ditu aztergai, bereziki María Zambranorenak, zeinari saiakera bat eskaini baitio: La razón mediadora: Filosofía y Piedad en María Zambrano (2008). Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: Las Intelectuales Republicanas: la conquista de la ciudadanía (2007), Modernas y vanguardistas. Mujer y democracia en la II República (2009), Las mujeres-faro de la Edad de Plata (2019), Estéticas de la ausencia (2021) eta La constelación femenina de María Zambrano (2026). María Zambrano fundazioaren patronatuko kide da, eta Obras Completas de María Zambrano bildumaren zuzendari.

Urriaren 20an, 18:00etan
Deustuko IIBZ Liburutegiko Ataria

1977an, María Teresa León eta Rafael Alberti ia lau hamarkadako erbestealdiaren ostean itzuli ziren Espainiara, eta prentsak, iritzi publikoak eta Espainiako erakundeek oro har Rafael ospatu zuten; María Teresa, ordea, itzalpean geratu zen. Alabaina, poetaren kide edo musa xume gisa ageri zenak ere nahi izan zuen idazle izugarria izan, eta hein batean lortu egin zuen. Nolatan da posible haien ibilbide publikoak elkarrengandik horrenbeste aldendu izana? Erantzuna topatzeko, ezinbestekoa da bien autobiografiak aztertzea. Leónen Memorias de la melancolía eta Albertiren La arboleda perdida liburuak aztertuta, agerikoa da bien artean alde sotila baina ikaragarria dagoela hainbat alderdi jorratzeko moduari dagokionez, hala nola gizartea nahiz horren moldaera, etorkizuneko sortzailea, ereduak, espazio publikoarekiko harremana, sexualitatearekiko jarrera, eta irakasleekiko nahiz kideekiko harremana.

Hizlari:

Laura Freixas

Laura Freixasek (Bartzelona, 1958) Zuzenbide ikasi zuen, baina betidanik aritu da literatura-lanetan. Askotariko lanak argitaratu ditu dagoeneko: eleberriak (Amor o lo que sea, 2007, Los otros son más felices, 2011…), kontakizunak (El asesino en la muñeca, 1988, Cuentos a los cuarenta, 2001), eta egunerokoaren zenbait liburuki. Bere lanik ezagunena eleberri autobiografikoa da:  A mí no me iba a pasar (2019).

Horrez gain, emakumeek idatzitako literaturan aditua eta horren sustatzailea da; horren erakusgarri dira dagoeneko idatzi dituen saiakerak: Literatura y mujeres (2000), El silencio de las madres (2014) eta ¿Qué hacemos con Lolita? (2022). Clásicas y Modernas elkartearen sustatzaileetako bat izan zen, baita horren presidentea ere (2009-2017).

Hauexek dira azkenaldian idatzitako liburuak: A todos nos falta algo. Diario 2000-2002 (2024) eta Mi madre en el espejo (2026).

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.