Datozen Jarduerak
Datozen Jarduerak
#EMAKUMEAK Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako apustua da. BFAren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu eta garatu duen estrategia da, emakumeak espazio publikoetan eta botere-guneetan egon daitezela aldarrikatzeko, bai eta haien eskubideak eta askatasunak ere, historian zehar ikusezin bihurtu den garrantzi sozial, politiko eta ekonomiko guztia ahaztu barik.
#EMAKUMEAK 2022tik aurrera egiten ari diren eta gaur egun ere jarraitzen duten hainbat jarduera, topaketa eta jardunaldi dituen estrategia da, horien artean azpimarratzekoa da 2023ko urtarrilean egin zen Emakumeak I. Biltzarra. Benetako berdintasunerako bideak aurrera jarraitzen du. Eta oraindik ere elkarguneak, lan partekatua eta ikusgarritasuna behar izaten jarraitzen dugu.
#EMAKUMEAK ere behar izaten jarraitzen dugu.
Indarkeria matxistak oinaze arrastoa uzten jarraitzen du Bizkaian. Ez gelditzeaz gain, areagotu egiten da denboraren poderioz, orbaintzen ez den zauri bat bezala. 2024an, bikotekideen, bikotekide ohien, senideen edo ezezagunen erasoak jasan zituzten emakumeen salaketek marka berri eta mingarria lortu zuten: 3.611 kasu erregistratu zituen Ertzaintzak gure Lurralde Historikoan, duela hamarkada bat baino %30 gehiago. Igoera horrek errealitate jasanezina erakusten du, eta gelditu ezin den borroka baten beharra agerian uzten du.
TERESA LAESPADA, Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua