Mozorro berriak, desberdintasun berberak: matxismoaren gordeleku digitalak eta horiek haurtzaroan eta nerabezaroan duten eragina

Joan den ekainaren 4an “Mozorro berriak, desberdintasun berberak” hitzaldia izan genuen, espazio digitaletan matxismoak nola jokatzen duen eta nola betikotzen den hausnartzeko gunea. Carmen Ruiz Repulloren eskutik, matxismoaren gordeleku digitaletan murgildu ginen, horiek haurtzaroan eta nerabezaroan dituen ondorio eta eraginean sakonduz. Carmen Ruiz Repullo Soziologiako irakaslea da Granadako Unibertsitatean. Prostituzioari eta Pornografiari buruzko Azterlanen Nazioarteko […]

EMAKUMEAK ETA OSASUNA Jardunaldiak. Bizitza desberdinak: generoak nola zehazten dituen lan-baldintzak, osasuna eta zainketak

EMAKUMEAK ETA OSASUNA

Joan den apirilaren 28an eta 29an Emakumeak eta Osasuna Jardunaldiak izan genituen, genero-desberdintasunek lan-baldintzetan, osasunean eta zainketetan duten eragina aztertzeko.Bi saiotan zehar, askotan ikusten ez diren errealitateei izena jarri genien, eta horiek eraldatzeko beharraz hausnartu genuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, zuen ekarpenekin espazio hau posible egiteagatik. Elkarrekin ikasten, hausnartzen eta eraldatzen jarrai dezagun.   […]

Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura (Durango)

Joan den apririlaren 20an “Franquismoa: emakumeen aurkako diktadura” hitzaldia eman zen Durangon, Espainiako Bigarren Errepublikatik Espainiako Trantsizioara arte emakumeen egoerari buruzko ibilbide historikoa ardatz hartuta. Saioan Errepublikan bultzatutako eskubideak jorratu ziren, hala nola botoa edo dibortzioa, eta ondoren aztertu zen nola gerrak eta errepresioak emakumeei modu berezian eragin zieten, gatazkan izan zuten papera eta jasandako […]

Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura

Otsailaren 23an “Franquismoa: emakumeen aurkako diktadura” hitzaldia egin zen, Espainiako Bigarren Errepublikatik Espainiako Trantsizioara arte emakumeen egoerari buruzko ibilbide historikoa ardatz hartuta. Saioan Errepublikan bultzatutako eskubideak jorratu ziren, hala nola botoa edo dibortzioa, eta ondoren aztertu zen nola gerrak eta errepresioak emakumeei modu berezian eragin zieten, gatazkan izan zuten papera eta jasandako indarkeriak kontuan hartuta. […]

Jeinuak? Josune Muñozekin

Urtarrilaren 20an “Jeinuak?” hitzaldi-zikloari amaiera eman genion. Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak Estrategiaren esparruan bultzatutako ekimena da, eta feminismoarekin, berdintasunarekin eta kultura-kontakizunen berrikuspen kritikoarekin duen konpromisoa indartzen du. Josune Muñoz Skolastika proiektuaren zuzendariak eta emakumeen egiletzan adituak eman zuen hitzaldia, “Margaret Atwood eta Graeme Gibson” izenburupean. Bere hitzaldian, Muñozek Kanadako literaturako funtsezko bi figura horien arteko […]

Jeinuak? Pilar G. Almansarekin

Joan den urtarrilaren 13an hitzaldi-zikloaren “Jeinuak?” saio berri bat egin zen. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak Estrategiaren barruan kokatzen da, eta feminismoarekin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa berresten du. Urtarrilaren 13ko saioan, Pilar G. Almansa eszena-zuzendari, dramaturgo eta RESADeko irakasleak parte hartu zuen, “Elizabeth Taylor eta Richard Burton” izeneko hitzaldia eskainiz. Bere […]

Emakumeak sareetan | Mara Mariño. Sareak misoginia digitalari aurre egiteko gune gisa: Ziberaktibismoa eta herritartasun feminista

Joan den abenduaren 17an “Emakumeak sareetan” ekimenaren edizio berria ospatu zen, sare sozialetan presentzia nabarmena duten eta euren edukiaren bidez berdintasunaren eta feminismoaren aldeko diskurtsoak sustatzen dituzten aktibistak biltzen dituen topaketa-zikloa. Oraingoan, gonbidatua Mara Mariño izan zen, feminismoan espezializatutako kazetaria, sexologoa eta idazlea. 2017tik 20minutos egunkarian sexuari buruzko zutabea sinatzen du, dibulgazioa eta ikuspegi feminista […]

Jeinuak? Victoria Combaliarekin

Abenduaren 9an “Jeinuak?” zikloaren edizio berri bat egin zen, Emakumeak ekimenaren baitan, eta oraingo honetan Victoria Combalía arte-historialari eta kritikari ospetsuak hartu zuen parte. Sormen-harremanen, lankidetza artistikoen eta historiako bikote esanguratsuen azterketaren bidez, hitzaldi hauek begirada kritikoa proposatzen dute, kulturaren kontakizun tradizionalak eta egiletzaren, jenialtasunaren eta aitortzaren kontzeptuak zalantzan jarriz. Ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik, […]

Jeinuak? Laura Freixasekin

Abenduaren 2an Jeinuak?’ zikloaren edizio berri bati ekin diogu. Sortzaileen presentzia berreskuratzea eta kulturan izan duten rola aitortzea ardura publikoa da. Historia ez da maskulinoan bakarrik idazten. Haiek izendatzeko, ikusgarri egiteko eta beren talentua aldarrikatzeko garaia da. Anaïs Ninekin hasten gara, eta hark erakutsi zigun “bizitza gure ausardiaren arabera estutu edo zabaldu egiten dela”. BIDEO […]

Rosa Cobo ‘Sexu-baimenaren fikzioa’

Joan den azaroaren 19ko asteazkenean egin zen topaketa, eta berriro ere agerian utzi zuen sexu-baimenari eta oraindik ere dirauten desberdintasunei buruz kolektiboki hausnartzeko beharra. Emakumeak estrategiak antolatutako hitzaldiak Rosa Cobo soziologoaren parte-hartzea izan zuen, bere ibilbideagatik eta analisi-argitasunagatik aitortua. Rosa Cobok “Sexu-baimenaren fikzioa” izeneko hitzaldia eskaini zuen; galdera berriak ireki zituen, eztabaidara gonbidatu eta emakumeen […]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.