II KONGRESUA
NAZIOARTEKOA
EMAKUMEAK
URTARRILAK 26-29/2027
EUSKALDUNA JAUREGIA, BILBO
ERALDATZEN DUTEN
BEGIRADAK:
FEMINISMOAK
GALDERAK ALDATZEN
DITU ETA MUNDUA
BERRIDAZTEN DU

LASTER,
EGITARAUA ETA IZEN-EMATEAK
Kongresu hau sinesmen partekatu batetik sortu da: demokrazia garaikideek krisi sakon bat bizi dute, eta krisi hori ez da soilik instituzionala; soziala, kulturala eta etikoa ere bada. Herritarren atxikimendurik ezak, lotura komunitarioen ahultzeak, desberdintasunen areagotzeak eta arlo publikoarekiko konfiantzaren higadurak sistema demokratikoaren oinarriak zalantzan jartzen dituzte.
Testuinguru horretan, feminismoa eskubideak aldarrikatzeko mugimendu gisa ez ezik, berrikuntza demokratikorako eta gizarte-kohesiorako ezinbestekoak diren tresna politiko, sozial eta etikoak ematen dituen proposamen eraldatzaile gisa ere aurkezten da.
Alderdien planteamenduen gainetik, feminismoak bere begirada kritikoz begiratzen dio botereari eta benetako berdintasunaren, zaintzaren, justicia sozialaren eta parte-hartze inklusiboaren defentsa egiten du.
Feminismoa teoria eraldatzailea da, ia hiru mendez aurrerapenak eta erresistentziak izan dituena. Erabat iraultzailea eta egitura patriarkalen erabateko aldaketarako den ekintza, zeinean sakondu beharra daukagun. .
Era berean, azalpen-esparruak eta funtsezko-gakoak eskaintzen ditu gaur egungo demokraziak birpentsatzeko, baita etorkizunekoak ere, zeinetan emakumeek eta gizonek parte hartu ahal izango duten. Baina, horretarako, beharrezkoa da planeta osoko emakumeentzat eta, bereziki, gure errealitatetik hurbilen daudenentzat oztopo diren desberdintasunak salatzea eta ikusaraztea.
Ikuspegi pluraletik, eta ez hertsiki akademikotik, topaketak elkarrizketa bilatu nahi du pentsamendu feministaren, aktibismoaren, erakundeen eta gizarte zibilaren artean, demokraziari, botereari, eskubideei, ordezkaritzari, zaintzei eta justizia sozialari buruz hausnartzeko.
Horretarako, berriro egin dugu EMAKUMEAK biltzarrerako deialdia.
Biltzarra emakumeek eta gizonek ere hitza hartzeko eta hitz egiteko topagune bat da. Elkarrizketatik eta entzutetik abiatuta, elkar aitortu nahi dugu, elkar aurkitzeko eta gizarte bidezkoago eta orekatuago baterantz
aurrera egiteko.
Biltzar dinamiko bat diseinatu dugu, hausnarketa teoriko-akademikoaren ekarpena eta formatu irisgarri eta ludikoak uztartuko dituena, horrek eztabaidara eta ikaskuntzara eraman gaitzan.
Feminismoa banalizatu gabe, oraindik konpondu gabe dauden agenda feministaren kezketan arreta jarrita. Eremu ilun asko geratzen dira, zeinetara ez den feminismoaren argirik heltzen, eta erdigunean jarri nahi ditugu hitz egin eta eztabaidatu dezagun, eta hori egin dezagun feminismoak beti egin duen bezala. Errespetuaren eta hitzaren
gidaritzapean.
Biltzarrak hitzaldiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, hitzaldi laburrak, umorea, artea eta musika
izango ditu eta... feminismo asko.




