EMAKUMEAK KONGRESUA
EMAKUMEAK 2023ko urtarrilaren 17tik 20ra Bilbon feminismoari eta berdintasunari buruzko biltzar handia izan zen.
Mahai gainean jarri nahi izan zen berdintasun erreala oso urrun dagoela eta feminismo gehiago behar dugula.
Emakumeak Kongresuan ekonomia feministaz, askatasun afektibo sexualaz eta agenda feministaz hitz egin zen. Emakume handi, pentsalari, artista, kazetari, irakasle, ekintzaile eta abarrekin batera egin zen.
Topaguneak, lan partekatua, ikusgarritasuna nahi eta behar ditugu. Aurreko hilabeteetan egin zen lan guztiaren amaiera izan zen kongresu hau, eta Emakumeak Kongresuaren webgunean dena biltzen dugu.