Azaroaren 22an, emakumeek praktikatutako herri kirol erakustaldia egin zen Garai pilotalekuan. Gaittun Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten.
Emakumeen landa-kirolei eskainitako eguna izan zen eta bertan Aizkolari, Harrijasotzaile, Segalari, Trontzalari eta abarren erakustaldiez gozatu ahal izan zen.
Euskal landa kirolean emakumeen presentziari lotutako argazki erakusketa ere egin zen.