Datozen Jarduerak

Amamak
Izena emanEMAKUMEAK
#EMAKUMEAK Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako apustua da. BFAren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu eta garatu duen estrategia da, emakumeak espazio publikoetan eta botere-guneetan egon daitezela aldarrikatzeko, bai eta haien eskubideak eta askatasunak ere, historian zehar ikusezin bihurtu den garrantzi sozial, politiko eta ekonomiko guztia ahaztu barik.
#EMAKUMEAK 2022tik aurrera egiten ari diren eta gaur egun ere jarraitzen duten hainbat jarduera, topaketa eta jardunaldi dituen estrategia da, horien artean azpimarratzekoa da 2023ko urtarrilean egin zen Emakumeak I. Biltzarra. Hitzordu honen jarraipena 2027ko urtarrilaren 26tik 29ra izango da, Emakumeak II. Biltzarrean.
Benetako berdintasunerako bideak aurrera jarraitzen du. Eta oraindik ere elkarguneak, lan partekatua eta ikusgarritasuna behar izaten jarraitzen dugu.
#EMAKUMEAK behar izaten jarraitzen dugu.

Indarkeria matxistak minaren arrastoa uzten jarraitzen du Bizkaian. Ez gelditzeaz gain, areagotu egiten da denboraren poderioz, orbaintzen ez den zauri bat bezala. 2025ean, bikotekideen, bikotekide ohien, senideen edo ezezagunen erasoak jasan zituzten emakumeen salaketek marka berri eta mingarria lortu zuten: 3.612 kasu erregistratu zituen Ertzaintzak gure Lurralde Historikoan, duela hamarkada bat baino %30 gehiago. Igoera horrek errealitate jasanezina erakusten du, eta gelditu ezin den borroka baten beharra agerian uzten du.
TERESA LAESPADA, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua




