“TERESA”ren proiekzioa. Paula Ortizen film bat.
Paula Ortizen “TERESA” filmaren proiekzioa Pasa den asteartean, 2024ko maiatzaren 21ean, 18:00etan, Bilborocken, “TERESA” Paula Ortizek zuzendutako filmaren proiekzioa izan genuen.
“TERESA” k Teresa Jesusenaren bizitzan murgildu gintuen. Teresak Inkisizioaren ordezkari bat hartu du sortu duen komentuan, bere patua berarekin izandako elkarrizketaren mende dagoela jakitun. Askatasuna, espetxea edo suzko heriotza-zigorra dira topaketa horren ondorio posibleak.
Film hau Juan Mayorgak idatzitako “La lengua en pedazos” antzezlanaren bertsio egokitua da. Proiekzioaz gain, Paula Ortiz zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta Teresa de Jesusen figuraz eta istorio hau pantaila handira eramateko prozesuaz hitz egin zigun.