Nancy Grace Roman

Azken asteotan, 1.665 pertsona —1.345 ikasle eta Bizkaiko ikastetxetako irakasle, eta herritar orokorrak ere— “Nancy Grace Roman” antzerki-esperientzian parte hartu dute; ekimen honek zientzia, berdintasuna eta kultura uztartzen ditu. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sailak antolatu du, Emakumeak Estrategiaren barruan, emakume erreferenteak ikasleei hurbiltzeko eta bokazio zientifikoak sustatzeko.

“Aldaketaren agente izateko erantzukizuna eta aukera daukagu. Hezkuntza inklusiboa bultzatu behar dugu, eta neskek eta gazteek zientziara, teknologiara edo ingeniaritzara bideratzeko duten gaitasunean sinestera bultzatuko dituzten erreferenteak erakutsi.”
—Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna foru diputatua.

Eskerrik asko Nexoteatrori eta parte hartu duzuen guztioi Campos Elíseos Antzokia inspirazioz, jakin-minaz eta etorkizunez betetzeagatik.

BIDEO LABURPENA

ARGAZKIAK

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.