Emakumeak sareetan zikloaren barruan, urriaren 6an izan zen Marina Marroquíren hitzaldia: “Era digital y violencia sexual: Cómo prevenir y acompañar en la infancia y la adolescencia”.
Marina Marroquí gizarte-hezitzailea da, genero-indarkeriaren espezialista, eta ‘Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad’ eta ‘Eso no es sexo: ¡Otra educación afectivo-sexual es urgente!’ lanen egilea.
100.000 gazte baino gehiagori zuzendutako genero-indarkeriaren prebentzio eta detekzio goiztiarreko tailerrak eman ditu, eta polizia, epaitegi, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak prestatu ditu genero-indarkeriaren biktimen detekzioan eta esku-hartzean.