DATOZEN JARDUERAK

Amamak
2026ko azaroaren 30. Ordua: 18:30
Campos Eliseos Antzokia. Bilbo.
Belaunaldiz belaunaldi bizitzari eutsi eta gizateria aurrera atera duten ama, amama, alaba, izeko eta zaintzaileei egindako omenaldia. Emakume horien dedikazioa, ahalegina eta lana balioetsi, aitortu eta txalotu nahi ditugu.
Campos Elíseos Antzokian izango da ekitaldia, Gurutze Beitiak eta Leire Serranok gidatuta. Eta emakume miresgarriak izango dira benetako protagonistak, Bizkaiko emakume guztien ordezkari.
Zuen amekin, amamekin, seme-alabekin eta bilobekin etortzera animatzen zaituztegu, emozioz, umorez eta oroitzapenez betetako arratsaldea elkarrekin igarotzera. Emakume horiek guztiek, banan-banan zein talde gisa, beren bizitza balioetsia eta aitortua izatea merezi dute.
Eta omenaldi hau elkarrekin bizi nahi dugu.
Etorri zure bizitzako emakumeekin. Emakumeak estrategian, merezi duten txaloa eskainiko diegu.
ZUEK GABE, EZER EZ ZEN POSIBLE IZANGO
