ERAKUSKETA: EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA

Emakumeek ez dituzte izan (eta oraindik ere ez dituzte) gizonek adina aukera lanbide zientifiko bat garatzeko, ezta horretan aurrera egiteko ere.Historian zehar, zientzia ia eremu maskulino gisa identifikatu da. Hala eta guztiz ere, emakumeak beti egon dira presente garapen zientifikoan, baina ikusezinak izan dira eta haien ekarpenak ezkutatu egin dira. UPV-EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres […]

AMAMAK

Abenduaren 21ean omenaldia egin zen gizateria aurrera ateratzen jardun duten emakume, ama, amona, alaba, izeba eta zaintzaile horiei guztiei. Campos Eliseos Antzokian izango da ekitaldia, Gurutze Beitiak gidatuta eta Azul Tejerina eta Leire Ucha izango dira bertan. Baina benetako protagonistak, Bizkaiko emakume guztien erakusgarri diren emakume miresgarri batzuk izango dira. Emozioz eta esker onez beteriko ekitaldia. BIDEO-LABURPENA ARGAZKI GALERIA

EMAKUMEAK, FEMINISMOA ETA ERLIJIOA

Abenduaren 14an eta 15an Emakumea, Feminismoa eta Erlijioa jardunaldia antolatu zen, non erlijio tradizio ezberdinetako emakumeen ahotsak, hausnarketak eta bizi-esperientziak entzun ziren. Askotan erlijioak emakumeak aurkezteko patriarkalki erabili izan badira ere, erresistentzia, askapen eta duintasun esperientzia gisa bizitzen jakin izan dute. Jardunaldi hauetan, beste askoren lekukoa hartuz, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzen duten emakumeen mugimendu […]

KONSTITUZIO-ZUZENBIDEA GENERO-IKUSPEGITIK: EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA ETA APLIKAZIOA

Abenduaren 13an, emakumeen eskubideei eta haien tratamendu konstituzionalari eragiten dieten gai juridikoei buruzko hausnarketa jardunaldia egin zen. Egun horretan, aurkezpenek berdintasun kontzeptuari eta legearen interpretazioa eta aplikazioa ikuspegi feministatik aipatu zituzten. Horrez gain, Salamancako Unibertsitateak argitaratutako Manual De Derecho Constitucional desde la Perspectiva de Género (1. eta 2. liburukiak) aurkeztu zen, zeinaren helburua emakumeen eskubideei eragiten dieten […]

BERTSOLARITZA: EZ DA KASUALITATEA

Azaroaren 30ean, Lankuk eta Bizkaiko Foru Aldundiak, EMAKUMEAKen kongresu aurreko jardueren barruan, ‘Ez da kasualitatea’ jarduera antolatu zuten, emakumeek egindako bertso saioa. 2009tik, ehunka ‘Ez da kasualitatea’ egiten dira Euskal Herriko plazetan. Dozenaka emakume bertsolarik abestu dute horietan eta erreferentziazko emanaldi bihurtu dira bertsolari, afizionatu eta feminista zale eta gai-jartzaileen artean. ‘Ez da kasualitatea’ bat-bateko bertso saioa izan zen. Gai-jartzaileak […]

JARDUNALDIA: SEXU-INDARKERIAK GAUEKO AISIALDIAN

2022ko azaroaren 22an haueko aisialdirako espazioetan sexu-indarkeriek emakume gazteengan duten eraginari buruzko hausnarketa-jardunaldia egin zen. Sexu-indarkeriak gaueko aisialdian jardunaldian Nerea Barjolaren eskutik egin zen eta bere aurkezpenaren ondoren galderak eta eztabaida egiteko tartea zabaldu zen. Nerea Barjola Feminismoetan eta Generoan doktorea da UPV/EHUn, eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna. Aktibismo feministaz gain, bere lan akademikoa emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudikapenei […]

SEX TOY, LA REBELIÓN DE LAS MUÑECAS

Azaroaren 17an Bilboko Campos Elíseos Antzokian Sex Toy, la rebelión de las muñecas antzezlana hartu zuten. Towanda Rebels-en eskutik emakumeek idatzi, zuzendu, ekoitzi eta banatzen dute ikuspegi feministatik. Sex Toy, la rebelión de las muñecas antzerki-proposamenak egungo gizarteetan emakumeen egoeraren ikusgarritasuna eta salaketa ditu premisa. Norbanakotik abiatzen da, norberaren esperientziatik, hazi eta kolektiborantz joatea, gero eta indartsuagoa den […]

CINCO LOBITOS ZINEFORUMA

Azaroaren 7an, Bizkaiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailak, Zinemakumeak eta Espacio Regäderärekin elkarlanean, zineforum saioa antolatu zuen Cinco Lobitos filmaren emanaldiarekin. Ondoren, hitzaldi-kolokio bat egin zen bere zuzendariarekin, Alauda Ruiz de Azúarekin. BIDEO LABURPENA IRUDI GALERIA

ERAKUSKETA IBILTARIA: BIZKAIAN ZEHAR

Azaroaren 5etik abenduaren 4ra, erakusketa ibiltari Bizkaian Zehar Gernika, Bilbo, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Mungia eta Sestaoko udalerrietan zehar egin zen. Topaketak izan ziren eta, bertan, berdintasunaz eta feminismoaz partekatu eta hausnartu ahal izan zen. BIDEO-LABURPENA IRUDI GALERIA

EMAKUMEAK HERRI KIROLETAN

Azaroaren 22an, emakumeek praktikatutako herri kirol erakustaldia egin zen Garai pilotalekuan. Gaittun Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten. Emakumeen landa-kirolei eskainitako eguna izan zen eta bertan Aizkolari, Harrijasotzaile, Segalari, Trontzalari eta abarren erakustaldiez gozatu ahal izan zen. Euskal landa kirolean emakumeen presentziari lotutako argazki erakusketa ere egin zen. BIDEO-LABURPENA ARGAZKI GALERIA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.