Diana Raznovich: Maria Callas eta Aristóteles Onassis
2025eko urtarrilaren 28an, “Jenioak…?” hitzaldi-zikloaren beste saio bat egin zen. Oraingo honetan, Diana Raznovichek Maria Callas eta Aristoteles Onassis aurkeztu zizkigun.
María Callas XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat da. Ahots bikaina zuen eta bere izaerari esker zorigaitz ikaragarriak gainditzea lortu zuen. La Divina goitizena jaso zuen. Pasio-harreman batek bere ibilbide ezin hobea eten zuen eta hondamendia ekarri zion. Aristoteles Onassisekin izan zuen harremanari buruz hausnartuko dugu; jakina denez, Maria Callasek den-dena utzi zuen, hutsaren truke, harreman horregatik. Maria izan zen historia horren galtzaile nagusia, eta depresioan eta bakardadean hil zen.
Diana Raznovich Buenos Airesen jaio zen, eta Argentinako diktadura militarrean Espainian erbesteratu zen. Nazionalitate hispano-argentinarra dauka. Antzerkigilea eta umoregile grafikoa da. Letrak ikasi zituen Buenos Airesko Unibertsitatean eta Clásicas y Modernas elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Bere antzezlanak Europan eta Latinoamerikan itzuli eta taularatzen dira. Sopa de Lunares, Mujeres Pluscuamperfectas, Divinas y Chamuscadas eta El Cliché de la Felicidad liburuak argitaratu ditu eta John Simon Guggenheim beka ospetsua jaso du.