Pasa den urriaren 15an orkestra eta abesbatzen zuzendari, konpositore eta musikologo diren emakumeen topaketa egin zen, emakumeak musikaren munduan duen paperari buruz eztabaidatzeko eta publikoarekin solasaldi bat ezartzeko.

Musika klasikoan, beste hainbat espaziotan bezala, erreferenteek, prestigioak eta aintzatespenak aurpegi maskulinoa dute. Mendeetan zehar emakumeen bizitzan presente egon den diziplina hau, ordea, etxeko espazioan mantendu egin da, edo ikusezin bihurtu da bertatik irten denean.

Gure inguruan, gainera, musika eta, bereziki, korala, emakumeak elkartzeko eta ahalduntzeko tresna izan da eta izaten jarraitzen du.

Topaketa honetan parte hartu zuten:

  • Ane Legarreta Méndez, Orkestra zuzendaria
  • Eva Ugalde Álvarez, Musikagilea – Abesbatzen zuzendaria – Musika irakaslea
  • Itziar López Arberas, Abesbatzen zuzendaria – Musikagilea – Musika irakaslea
  • Carme Fernández Vidal, Musikagilea – Musikologoa – Musika irakaslea
Emakumeak
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.