Jeinuak? Concha Méndez eta Luis Buñuel, Mercedes Gómez Blesaren eskutik

Jeinuak Concha Mendez eta Luis Buñuel Mercedes Gomez Blesaren eskutik

Joan den urriaren 13an “Jeinuak? Concha Méndez eta Luis Buñuel” hitzaldia izan genuen, bien arteko harremanaz eta haien ibilbideak baldintzatu zituen testuinguru sozialaz hausnartzeko.

Concha Méndez eta Luis Buñuelen arteko harremana 20ko hamarkadan hasi zen, orduko ohiturekin hautsi nahi zuen modernitaterako eta abenturarako grina zuten bi izaerak batu zirenean. Maitasunezko harreman sutsua izan zuten zazpi urtez, baina eragin nabarmena izan zuten garai hartako gizarte- nahiz familia-aurreiritziek, bai eta gizonen eta emakumeen askatasunari dagokionez zegoen desberdintasunak ere. Haien ibilbideak azkenean banatu baziren ere, Espainiako kulturaren une errepikaezin baten ikur dira biak: belaunaldi bat bizitza artelan bihurtu zitekeela eta zinema promes horren irudikapenik biziena zela ohartu zeneko unea, alegia.

Hizlari: Mercedes Blesa

Mercedes Gómez Blesaren eskutik, garai hartako aurreiritziek eta gizon eta emakumeentzako askatasunaren ikuskera desberdinek haien ibilbideak nola baldintzatzen zituzten aztertu genuen.

Mercedes Gómez-Blesa Filosofian doktorea eta saiakera-idazlea da. Zilarrezko Aroko artisten, idazleen eta saiakera-idazleen lanak ditu aztergai, bereziki María Zambranorenak, zeinari saiakera bat eskaini baitio: La razón mediadora: Filosofía y Piedad en María Zambrano (2008). Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: Las Intelectuales Republicanas: la conquista de la ciudadanía (2007), Modernas y vanguardistas. Mujer y democracia en la II República (2009), Las mujeres-faro de la Edad de Plata (2019), Estéticas de la ausencia (2021) eta La constelación femenina de María Zambrano (2026). María Zambrano fundazioaren patronatuko kide da, eta Obras Completas de María Zambrano bildumaren zuzendari.

Laburpena

Bideoa osorik

Argazkiak

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.