Pilar Rubio
Pilar Rubio Remiro editorea, hainbat komunikabidetako artikulugilea eta kultura-kudeatzailea da. Gai hauetan espezializatuta dago: bidaiak, kulturak, bidaiei buruzko literatura garaikidea eta Asiako eta Afrikako narratibak. Madrilgo Altaïr bidaia liburu-dendaren sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen; horretaz gain, mugikortasunari buruzko narrazio eta saiakeretan espezializatutako La Línea del Horizonte Ediciones argitaletxearen sortzailea eta zuzendaria izan da. Horretaz gain, irakasle, tailerren koordinatzaile eta hizlari gisa jarduten du bere espezialitateko gaietan, besteak beste, bidaiei buruzko literatura genero-ikuspegiarekin.
“Jeinuak (genios y genias) hitzaldi-zikloa”
Bikote prototipikoa, artearen eta literaturaren historian, “jenio” maskulinoak eta “musa” femeninoak osatzen dutena da. Bikote horretan emakumea bere senarraren menpe egon ohi da, emakume horrek bere talentu eta anbizioak eduki arren. Zergatik gertatzen da hori? Ezinbestekoa al da hala izatea? Zeintzuk dira jokoan jartzen diren mekanismoak? Galdera horri erantzuteko kritikoki aztertzea baino gauza hoberik ez dago, horretarako “betaurreko moreak” jarriz.