
Joan den urriaren 25ean “Magazine Emakumeak: zainketetaraino nago” ekitaldia ospatu genuen, eguneroko zainketei eta horien banaketari buruz barre egiteko eta hausnartzeko topaketa berezi batean.
Gurutze Beitia eta Leire Serrano umorea, testigantzak, musika eta emanaldi artistikoak uztartuz aritu ziren, gure eguneroko bizitzan hain presente dauden zainketen inguruan hausnartzeko eta galderak partekatzeko.
Eskerrik asko gurekin goiz hau partekatu zenuten guztioi, barre egiteko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin hausnartzeko gune honen parte izateagatik. Zainketak ikusaraztea eta haien inguruko desberdintasunak mahai gainean jartzea funtsezkoa da bidezkoagoa den gizarte baterantz aurrera egiteko.
Hurrengo ekintzetan elkar ikusiko dugulakoan… laster arte!
















