Urtarrilaren 20an «Jeinuak?» hitzaldi-zikloari amaiera eman genion. Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak Estrategiaren esparruan bultzatutako ekimena da, eta feminismoarekin, berdintasunarekin eta kultura-kontakizunen berrikuspen kritikoarekin duen konpromisoa indartzen du.
Josune Muñoz Skolastika proiektuaren zuzendariak eta emakumeen egiletzan adituak eman zuen hitzaldia, «Margaret Atwood eta Graeme Gibson» izenburupean. Bere hitzaldian, Muñozek Kanadako literaturako funtsezko bi figura horien arteko ibilbidea eta harremana jorratu zituen, kultura- eta ingurumen-mugimenduekin lotura estua dutenak.