Abenduaren 9an “Jeinuak?” zikloaren edizio berri bat egin zen, Emakumeak ekimenaren baitan, eta oraingo honetan Victoria Combalía arte-historialari eta kritikari ospetsuak hartu zuen parte.
Sormen-harremanen, lankidetza artistikoen eta historiako bikote esanguratsuen azterketaren bidez, hitzaldi hauek begirada kritikoa proposatzen dute, kulturaren kontakizun tradizionalak eta egiletzaren, jenialtasunaren eta aitortzaren kontzeptuak zalantzan jarriz. Ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik, zikloak emakumeen papera ikusaraztea, jasotako narratibak berrikustea eta sorkuntza artistiko eta kulturalaren inguruan hausnarketarako espazio berriak zabaltzea du helburu.