Emakumeak sareetan zikloaren barruan, azaroaren 13an izan zen Sindy Takanashiren hitzaldia: “Sortu, eutsi, eraldatu: ikus-entzunezko ekoizpen feminista aldaketarako tresna gisa”.
Sindy Takanashi eduki-sortzailea, komunikatzailea eta ekoizlea da, gizarte-gaiak ikuspegi feministarekin, kritikoarekin eta kontzesiorik gabe jorratzeagatik ezaguna. Sare sozialetan eduki feministako dibulgatzaile jarraituenetakoa da. Gainera, Agencia de Genyas ekimenaren ekoizle eta zuzendaria da. Bere ibilbidean zehar entretenimendua salaketarekin eta gogoetarekin konbinatzen dituzten ikus-entzunezko formatuak sortu ditu.