Laura Freixas
Laura Freixas (Bartzelona, 1958). Zuzenbidea ikasi zuen, baina literaturan aritu da beti.
Eleberriak, kontakizunak, saiakerak eta egunkarien hainbat liburuki idatzi ditu. Emakumeek idatzitako literaturaren ikertzaile eta sustatzaile gisa ere nabarmentzen da. Clásicas y Modernas elkartearen sortzaileetako bat eta lehenengo presidentea (2009-2017) izan zen.
Bere libururik berrienak A mí no me iba a pasar (2019), nobela formako autobiografia, ¿Qué hacemos con Lolita? Argumentos y batallas en torno a las mujeres y la cultura (2022) eta A todos nos falta algo. Diario 2000-2002 (2024) dira.
“Jeinuak (genios y genias)” hitzaldi-zikloa
Bikote prototipikoa, artearen eta literaturaren historian, “jenio” maskulinoak eta “musa” femeninoak osatzen dutena da. Bikote horretan emakumea bere senarraren menpe egon ohi da, emakume horrek bere talentu eta anbizioak eduki arren. Zergatik gertatzen da hori? Ezinbestekoa al da hala izatea? Zeintzuk dira jokoan jartzen diren mekanismoak?
Galdera horri erantzuteko kritikoki aztertzea baino gauza hoberik ez dago, horretarako “betaurreko moreak” jarriz.