Abenduaren 26an, Film Continutus saioaren saio berri bat egin zen Bilbon: “Emakumeen aurkako ziberindarkeria biralak”. Helburua izan zen emakumeek Tik Tok gizarte-sarean jasaten duten indarkeria ikusaraztea eta sare hori gazteenen artean nola ugaltzen eta normalizatzen den erakustea, haiek baitira erabiltzaile nagusiak.

Bilborocken egindako saioan, emakumeen gaineko indarkeria-mota bakoitza gizarte-sare berri horretan nola islatzen den eta gazteek nola erreakzionatzen duten aztertu zen.

Helburu nagusia emakumeak kontsumo-objektu gisa ikusteko arazoari gizarte-mailan erantzun bat emateko premiari buruz hausnartzea izan zen, mundu digitaleko subjektuen ordez, bai eta erantzun hori ikuspegi feministarekin estuki lotuta egotearen garrantziari buruz ere.

BIDEO-LABURPENA

EMAKUMEAK Izan Ser To be