2022ko azaroaren 22an haueko aisialdirako espazioetan sexu-indarkeriek emakume gazteengan duten eraginari buruzko hausnarketa-jardunaldia egin zen.
Sexu-indarkeriak gaueko aisialdian jardunaldian Nerea Barjolaren eskutik egin zen eta bere aurkezpenaren ondoren galderak eta eztabaida egiteko tartea zabaldu zen.
Nerea Barjola Feminismoetan eta Generoan doktorea da UPV/EHUn, eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna. Aktibismo feministaz gain, bere lan akademikoa emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudikapenei buruzko hausnarketan oinarritu du, hainbat artikulu eta hitzaldiren bidez.