Urriaren 20an, 750 pertsona inguru joan ziren Bilboko Campos Elíseos antzokira, ‘La mejor madre del mundo’ antzezlanaz gozatzeko. Nuria Labariren izen bereko eleberrian oinarrituta, amatasunaren abenturari buruz hitz egiten du, ikuspegi harrigarri eta ludiko batetik.

Maitasun-, bertigo-, umore- eta itzal-gakoetatik kontatzen du amak sentitzen duena, haurra izan nahi duenetik hasi eta hazi arte.

Ikuspegi berria esperientziaren erdigunetik: emakumeak bere buruarekin harremanetan jartzea erabakitzen duen ama bat.

EMAKUMEAK eta Bizkaiko Foru Aldundiak ‘La mejor madre del mundo’ antzezlana Bilbon dohainik antzeztea ahalbidetu zuten.

BIDEO LABURPENA