Azaroaren 17an Bilboko Campos Elíseos Antzokian Sex Toy, la rebelión de las muñecas antzezlana hartu zuten. Towanda Rebels-en eskutik emakumeek idatzi, zuzendu, ekoitzi eta banatzen dute ikuspegi feministatik.

Sex Toy, la rebelión de las muñecas antzerki-proposamenak egungo gizarteetan emakumeen egoeraren ikusgarritasuna eta salaketa ditu premisa. Norbanakotik abiatzen da, norberaren esperientziatik, hazi eta kolektiborantz joatea, gero eta indartsuagoa den mugimendu feministak mahai gainean jartzen dituen gai berberetara joz eta aldatzeko borrokan.

Emakumeak objektu estetiko eta sexual soil gisa duen ideia da proposamenaren ardatz nagusia, bortxaketaren kultura, pornografia, prostituzioa eta emakumezkoen sozializazioa bezalako gaietan ere sakontzen duena.

Sex Toy, la rebelión de las muñecas-ri bizia eman zioten artistak, hauek izan ziren:

Isadora Söderström, Alice Pertuz, Margarita Hardessen, Zua Mendez eta Teresa Lozano. Áurea Martínez Fresno ikuskizunaren zuzendaritza sinatu.

BIDEO-LABURPENA

EMAKUMEAK Izan Ser To be