Laura Freixas
Laura Freixas (Bartzelona, 1958). Zuzenbidea ikasi zuen, baina beti aritu da literaturan. Eleberriak (Amor o lo que sea, 2005, Los otros son más felices, 2011, besteak beste), kontakizunak (Cuentos a los cuarenta, 2001), saiakerak eta egunkariaren hainbat liburuki idatzi ditu.
Emakumeek idatzitako literaturaren aztertzaile eta sustatzaile gisa ere nabarmentzen da. 1996an Madres e hijas antologia koordinatu eta hitzaurrea egin zuen, eta 2000. urtean eragin handia izan zuen Literatura y mujeres saiakera argitaratu zuen. Asociación para la Igualdad entre Mujeres y Hombres en la Cultura Clásicas y Modernas Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta baita lehen presidentea ere (2009-2017).
Bere liburu berrienak A mí no me iba a pasar (2019), nobela itxurako autobiografia, ¿Qué hacemos con Lolita? Argumentos y batallas en torno a las mujeres y la cultura (2022), eta A todos nos falta algo. Diario 2000-2002 (2023) dira.
Hitzaldi hau ‘Genios y genias’ zikloaren parte da
“Munduaren historia gizon handien biografia besterik ez da”, idatzi zuen Thomas Carlyle filosofoak (1795-1881). Nahiz eta teoria hau Carlylek berak formulatu eta 1841ean argitaratutako eragin handiko saiakera batean garatu, egia esan, gizon handiaren ideia, jeinuarena, historiaren (artearen eta gainerako guztiaren) sortzaile eta protagonista gisa, XVI. mendean bertan sortu eta gaur egunera arte hedatzen jarraitzen du.
Baina zergatik jeinuak beti sexu maskulinokoak izan dira? Zer gertatu da euren ondoan zeuden emakumeekin? Gizon handien emazteak izan al ziren denak? Eta, hala izanda, zergatik ez berez emakume handiak?
Ziklo honetan galdera honi bi erantzun ematen saiatuko gara. Bata, globala, lehen hitzaldian (¿Dónde están las genias?); bestea, sortzaile bikote batzuen kasu zehatzak aztertuz pintura, fisika eta komikia bezalako eremu hain desberdinetan.