EMAKUMEAK elkarteak antolatutako ‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ foroa, El Correorekin batera, joan den irailaren 16an egin zen Guggenheim Bilbao Museoan, emakumeek espazio publikoetara eta botere-guneetara sartzeko dituzten zailtasunen inguruan.
‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ jardunaldian Laura Freixas idazleak, María Arana arkitektoak eta María José Villa historialariak parte hartu dute. Jardunaldiaren xedea emakumeen protagonismoa aldarrikatzea eta kontakizun tradizionalak protagonismo hori etengabe ezkutatu duela salatzea izan da.
‘Emakumeak eta Ikusgarritasuna’ Foroak euren jardueretan protagonista izan arren kontakizun tradizionalak ikusezin bihurtu dituen emakumeen adibideak eta erreferenteak erakutsi ditu. Era berean, Jardunaldian kulturaren, hirigintzaren, historiaren, zientziaren eta teknologiaren alorretan emakumeak egiten ari diren ekimenak zabaldu dira.
EGITARAUA
- 9:30 Ongietorria
- 9:35 Irekiera Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua
- 9:45 “Patriarkatua indartzen duen kultura bat?”, Laura Freixas
- 10:15 Hirigintza eta Arkitektura, María Arana
- 10:45 Historia, María José Villa
- 11:15 MAHAI INGURUA